sábado, 20 de diciembre de 2014

Azkenengo agurra

Bueno blog honen bizitza bahintzat derrigorrezkoa izan dena amaitu egin da. Ez daukat argi oraindik, baina agian egunak aurrera joan ahala honen falta sumatzen dut eta sarrera berriak egingo ditut. Egia da hainbat bitxikeri irakurri ditudanean, konpartitzeko beharra sentitu eta partekatu dudala hau dela eta horrela jarraitu nezake.

Hasieran bloga sortzeko momentuan oso galduta nenbilen, blog bat erabiltzen nuen lehenengo aldia zen eta gauza berri guztien modura, beldurra, ziurtasun eza eta beste hainbat sentimendu negatibo bizi nituen, beti ere konfiantza alde batera utzi gabe. Proiektuarekin aurrera joan ahala, gogoz hartu eta guztia argituz joan zen.

Blogaren lehenengo sarrera, aurkezpena izan zen. Honekin batera lehenengo galderak etorri ziren: Nola deskribatu nire burua? Hizkuntza formala edo informala erabili? Nire argazkia igo? eta horrelako beste hainbat etorri zitzaizkidan burura. Mila aldiz sarrera berdina aldatu ondoren publikatu nuen. Honekin batera, lehenengo etiketa etorri zen. Zelako buru haustea, etiketak sortzearen mundua!
Aurkezpena egin ondoren egunerokoarekin hasi nintzen, bertan teoria eta praktika saioko hausnarketa eta laburpenak argitaratuko nituen eta sarrera hauei noski, beste etiketa berri batzuk sortu nizkion.
Astero, lan berriak aurkitzen joan nintzen, bai irakasleak emandako hainbat irakurgaien bidez baita nire bilakuntza propiogatik. Bilaketa horietan, egutegia, erlojua, beste orrialde batzuk sortu eta blogaren itxura hobetzen joan nintzen.

Bloga kontrolatuta neukanean, Sitesa, scoop,it, slideshare, eta beste hainbat baliabiderik hasi ginen, hasiera batean, haien erabilgarritasuna ikustea zaila izan bazen ere, amaiera batean oso erabilgarriak izan direla esan dezaket.

Azkenengo aste hauetan, talde guztien aurkezpenekin ibili gara bete-betean, asko izan dira ikusi ditudan baliabide, iturri eta formatu desberdinak. Teoria saioetan aurkezpenak ohikoagoak izan dira, baina praktika saioetan, hezkuntza kooperatiboa sustatu eta bai aurkezpena egiten zutenak eta hartzaile bezala haritzen ginenak, aurkezpenean parte hartzen genuen, askoz interesgarriagoak egiteko.

Azken klaseari amaiera emateko, taldeko autoebaluaketa egin genuen, eta irakaslearen aurkezpen bat ikusi genuen. Aurkezpen horretan buruari buelta eman eta pentsatzeko hainbat bideo, eta esaldi agertu ziren, zaila badirudi ere, uzten dut batzuengan eragina edukiko duela.
Besterik gabe agur eta espero dut nire bloga gustatu izana.


No hay comentarios:

Publicar un comentario