viernes, 31 de octubre de 2014

2. Saio teorikoa, urriak 23

Egun honetan, greba egon zen eta oso gutxi etorri ginen klasera, irakasgaiaren inguruan pixkat m,intzatu eta amaitutzat eman genuen saioa.

5. saio praktikoa, urriak 30

Praktikara heldu bezain pronto taldeka eseri gara. Lana antolatzea izan da eduki dugun zeregina, baina ordua amaitu eta antolatzen hasi ere ez dugu egin.
Sites bat sortu behar izan genuen, horretarako gmailen taldean erabiliko dugun korreo berri bat sortu genuen. Horretatik abiatuz, sites delako hori sortzera abiatu ginen. Azkenean ezinezkoa genuela ikusi genuenean, youtubera jo eta bideo tutorial baten laguntzarekin lortu genuen azkenean.
Bihar Sitesarekin borrokatzen jarraituko dugu, gaurkoz nahiko izan dugu.

4. Saio praktikoa, urriak 24

Blogarekin lanean jarraitu dugu eta forma hartzen hasi dela ematen du. Sarrerak erakargarriagoak egiteko, bideoak, argazkiak, edota elkarrizketa edo link interesgarriak txertatuko ditut bloga erakargarria izateko.
Nola  hurrengo astean taldeka Google Sitesekin trasteatzen hasiko garen azaldu digu Alaitzek. Beste esperientzia berri bat; hau da beste egun zoro bat!!

Hau izan da guztia hurrengorarteeeeeeeeeeeeee.


jueves, 30 de octubre de 2014

Euskarabildua 2014 "IKT-ak jakintzaren mesedetan"

Irakaskuntza eta ikasketa prozesu eta metodologietan IKTek dakartzaten abantailei eta erronkei buruz hitz egingo da aurtengo Euskarabilduan, ekitaldia, azaroaren 6an Donostin izango da.
Aukera ezin hobea izango da hau gure ikasgairako informazio asko jaso ahal izateko. Honek aukera emango digu teknologia berri gzuti hauek ezagutzeko eta erabiltzen animatzeko.
Kontuan izanda ekitaldia Donostin izango dela, niri ezinezkoa egiten zait joatea, baina izan izanez gero, hemen utziko dizuet izana emateko erabili behar duzuen link-a.
Norbait animatzen bat, guztiz gonbidatuta dago sarrera hau komentatzera, eta horrela lortuko dugu guztiok mundu honen berri edukitzera.

Izena emateko: hemen klikatu

Anima zaiteeeeezte :D

3. saio praktikoa, urriak 23

Greba dela eta oso ikasle gutxi egon gara gaur klasean. Hau dela eta irakasleak, gaiarekin aurrera ez egitea erabaki du eta zalantzak argitzeko momentu aproposa dela uzte izan du.

Honetaz aparte, bihar berriz azalduko duela esan badu ere, bideoak nola sartu ahal ditugun blogean azaldu digu, erraza dela ematen badu ere, saiatu eta lehenengo ez zait atera. Hau bigarren froga denez, bideotxo bat utziko dizuet nire

3. Saio teorikoa urriak 30


Gaurko saioan, María Acasoren bideo bat ikusi dugu eta horren hainbat ondorio atera ditugu. Lau ideia nagusi aipatu ditu:
  • Boterea
  • Informazioa
  • Ezagutza
  • Ikusezina




Hitz hauekin laburtzen da bere uztez ikasleek eduki behar dituzten kualitateak.

Honen ostean, taldetan bildu gara eta kuatri osoko antolakuntza eta kronograma aztertu ditugu, lioa izan da hasieran, taldekideak argi ez zeudelako eta baita egin beharreko lanak argi ez genituelako.

Azkenean argitu gara baina saioaren ordua amaitzear zegoen, gauzak batu eta hurrengo klaserako bidea hartu dugu.
 




IKT-ak, hizkuntza aireberritzeko aitzakia

Hau izan da landu dugun lehenengo testua; "IKT-ak, hizkuntza aireberritzeko aitzakia".


LABURPENA:

          Gaur egungo gizartea, konplexua da. Artikulu honetan, egungo eskolaren zereginak defiinitzeko  zenbait datu ematen dituzte.
         Gizarte materialista (materialak pentsamenduen gainetik jartzen duena), gizarte globalizatua
 ( gizarte eta kulturaren bateratzea dakar), informazio eta ezagutzaren gizartea( inoiz baino informazio gehiago), komunikazioaren gizartea (argi ez badago ere, inoiz baino hobeagoa denik), irudien gizartea( testu idatzia lekua galtzen doa) eta gizarte digitala garela dio artikuluak.
        Haurrek ezagutza teknologikoa berenganatzen dute, testuinguru honetan bizirauteko. Aipatzekoa da, eskola barruko eta eskolaz kanpoko desoreka teknologia erabilpenean. Erabilgarritasuna ematen diete eskolatik kanpo, baina eskola barruan eremu pedagokiko odo hezkuntzaren munduarekin lotura daukan ezerrekin ez dut lotzen..
       Badaude aukera anitzak IKT-ak hezkuntrzan aplikatzeko hala-nola: blogak, wikiak, mapa kontzeptualak... Ondorioz gaur egungo baliabideek oso aukera ona dira ikasleen partaidetza bultzatzeko eta baiata hauek motibatzeko ere.

HITZ GAKOAK:
  • Eskola
  • Gizarte
  • Alfabetatze digitala
  • Eskolaren funtzioa
  • eskola 2.0



GALDERAK:


  • Teknologiaren aplikazio hau hain erabilgarria baldin bada ikasketa prozesuan, zergatik gaude oraindik hain atzeratuta honetan?
  • Nola motibatu ahal dira ikasleak, baliabide hauek eskolatik kanpo erabiltzeko? Hala nola blogak, moodle, sites, mapa kontzeptualak...


sábado, 25 de octubre de 2014

2. saio praktikoa urriak 17

 Blogga itxura hartzen hasteeeen da!!!
Lehenengo momentuan, guztia arazoak ziren saioa aurrera zihoan ehinean, etiquetak, orrialdeak, diseinua eta beste hainbat hitz berri argituz joan ziren hau horrela izanda, lehengo frogekin hasi nintzen.

Oraindik nahiko galduta ikusten naizenez mundu honetan, pasaden urteko ikasleen blogetan haritu nintzen eta oso interesgarria iruditu zitzaidan bideo bat aurkitu nuen. 







Gainera bideoa ikusiz gero berriro agertzen da nire lehenengo sarreran dagoen irudiari buruzko galdera berdina " ¿Quién le enseña a quién?

Bitxikeriren bat prestatzen hari naiz hurrengo sarrera batentzat horren zaiiin espero zaituztet !!
Muxuuuuuuuuuaaak

martes, 21 de octubre de 2014

Saio Teorikoak

Lehenengo  saio teorikoan, ikasgaiaren berri emateko izan zen. Teknologiaren garaiko ikasleak baldin bagara ere, nahiko baliabide urruna daukagu.
Hainbat ariketatxo egin genituen
Honelako hainbat esaldi agertu ziren saio honetan, horrela eskola 2.0ren inguruan pentsatzen eta ikertzen hasi ahal izateko.
Alaitzek aurkeztu zigun bere blogga "kilikaTIK" hau informazio iturri oso garrantzitsu bat izango da, eta gainera aurreko urteko ikasleek sortu dituzten blogga ikusi ahal ditugu eta hiaetatik ideiak atera.
Denbora aurrera doan ehinean proiektu berri honeri gogoz aurre egiten diot espero dut amaieran, blogg interesgarri eta erabilgarri bat geratzea.
 Hurrengo asterarteeeeeeee :D 


Saio Praktikoak

Gure lehenego kontaktua ordenagailuekin...
 Gailu ezagunak dira behintzat niretzat, baina, arazoa dator blog hitza entzuterakoan. Nire inguruko pertsona batek, nahiko harreman hurbila dauka bloggekin, bere eguneroko ilusioa da hain zuzen ere. Hau horrela ikusita, indarrez hartzen dut esperientzia berri hau, oso gailu beharrezkoa ikusten dudalako irakaskuntzaren etorkizun hurbilerako.
Asko izan ziren ikusi genituen ereduak, hainbat blogg ikusi genituen eta hauetatik hainbat ideia atera nituen nire bloggerako



Argazki honetan bikain laburtu daiteke esaldi txiki batekin izugarri handia den mundu berri bat. Gai honi buruz sarrera oso bat erabiliko dut aurrerago.
Berriz ikusi arteeeeee :D