sábado, 20 de diciembre de 2014

10. saio praktikoa. Abenduaren 18

Aste hau, lau hilabeteko azkenengo 2 saioak dira. Ostiraleko ordutegi aldaketa dela eta, bi saio eduki beharrean ostegunekoa ordu erdi luzatuko dugu, eta horrela amaituko dugu kurtsoa. Honetan, aurretik egiteko geneuzkan bi ariketa aurrera eramen genituen, horien artean nire taldeak eginiko bat. Whatsappa eremu didaktiko batean erabiltzeko ideiak eman genizkien gure gelakideei. Beste talde batek, hot potatoes, batzuk sortu zituzten eta egiten saiatu ginen, nahiko zailak baziren ere. Geroago gimnasio txikira jaitsi ginen eta Alaitzen ppt bat ikusteko saiakuntza egin genuen. Yputubeko bideo bat erabili behar zuen honetarako, eta bideo ez zuen funtzionatzen, hau dela eta liburu baten zatitxo bat irakurri zigun eta horren inguruko hausnarketa egin genuen. Baita taldeko ebaluaketa bat egin genuen, eta honen ostean, agurra izan zen. Penarekin amaitu dut azkenean, zaila izan bada ere, azkenean blogaren funtzionamendua ulertu dudalako, eta nahi izan dugun edozein gauzari buruz hitz egiteko balio izan zaigulako. Besterik gabe, agur eta hurrengo baterarteeee!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario