jueves, 27 de noviembre de 2014

6.saio teorikoa, azaroaren 27

Gaur klasean landu ditugun gaiak oso garrantzitsuak izan dira nire ustez, batez ere eskola 2.0
Eskola mota honetan guk lan egingo dugun eskola eredua da hain zuzen ere. Oraindik ere oso garatuta ez badago, bidean gaude. Eskola gutxi dira arbel digitalen bat edota ordenagailu gelaren bat ez dauzkatenak.  Programa berri batean lan egin dute; Pounton programa. Ahalik  eta azkarren jarriko naiz programa hau trasteatzen oso interesgarria iruditu zaidalako.
Azkenengo taldearen aurkezpena amaitzear zegoenean, galdera bat proposatu dute, klasean debatea sortzeko: Zein da hobeago, eskola tradizionala edo eskola 2.0?

Nire aburuz, biak dira egokiak, baina bakoitza garai baterako, gaur egun, urteak aurrera doazen ahala, eskola ere berriztatu behar da eta metodologia teknologiko berriak sartu behar dira, orduan niretzat gaur egun aproposena, eskola 2.0an gutxika gutxika sartzen joatea izango litzateke.

Aipatzekoa izan da baita, irakasleak drogak eta teknologiak konparatzeko hausnarketa zabaldu duen momentua, horren inguruan pentsatzen utzi nauelako



Bideo honetan agertzen da gaur egungo erronka, teknologia berriak eskolara sartu nahia, baina jakin eza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario