sábado, 20 de diciembre de 2014

Azkenengo agurra

Bueno blog honen bizitza bahintzat derrigorrezkoa izan dena amaitu egin da. Ez daukat argi oraindik, baina agian egunak aurrera joan ahala honen falta sumatzen dut eta sarrera berriak egingo ditut. Egia da hainbat bitxikeri irakurri ditudanean, konpartitzeko beharra sentitu eta partekatu dudala hau dela eta horrela jarraitu nezake.

Hasieran bloga sortzeko momentuan oso galduta nenbilen, blog bat erabiltzen nuen lehenengo aldia zen eta gauza berri guztien modura, beldurra, ziurtasun eza eta beste hainbat sentimendu negatibo bizi nituen, beti ere konfiantza alde batera utzi gabe. Proiektuarekin aurrera joan ahala, gogoz hartu eta guztia argituz joan zen.

Blogaren lehenengo sarrera, aurkezpena izan zen. Honekin batera lehenengo galderak etorri ziren: Nola deskribatu nire burua? Hizkuntza formala edo informala erabili? Nire argazkia igo? eta horrelako beste hainbat etorri zitzaizkidan burura. Mila aldiz sarrera berdina aldatu ondoren publikatu nuen. Honekin batera, lehenengo etiketa etorri zen. Zelako buru haustea, etiketak sortzearen mundua!
Aurkezpena egin ondoren egunerokoarekin hasi nintzen, bertan teoria eta praktika saioko hausnarketa eta laburpenak argitaratuko nituen eta sarrera hauei noski, beste etiketa berri batzuk sortu nizkion.
Astero, lan berriak aurkitzen joan nintzen, bai irakasleak emandako hainbat irakurgaien bidez baita nire bilakuntza propiogatik. Bilaketa horietan, egutegia, erlojua, beste orrialde batzuk sortu eta blogaren itxura hobetzen joan nintzen.

Bloga kontrolatuta neukanean, Sitesa, scoop,it, slideshare, eta beste hainbat baliabiderik hasi ginen, hasiera batean, haien erabilgarritasuna ikustea zaila izan bazen ere, amaiera batean oso erabilgarriak izan direla esan dezaket.

Azkenengo aste hauetan, talde guztien aurkezpenekin ibili gara bete-betean, asko izan dira ikusi ditudan baliabide, iturri eta formatu desberdinak. Teoria saioetan aurkezpenak ohikoagoak izan dira, baina praktika saioetan, hezkuntza kooperatiboa sustatu eta bai aurkezpena egiten zutenak eta hartzaile bezala haritzen ginenak, aurkezpenean parte hartzen genuen, askoz interesgarriagoak egiteko.

Azken klaseari amaiera emateko, taldeko autoebaluaketa egin genuen, eta irakaslearen aurkezpen bat ikusi genuen. Aurkezpen horretan buruari buelta eman eta pentsatzeko hainbat bideo, eta esaldi agertu ziren, zaila badirudi ere, uzten dut batzuengan eragina edukiko duela.
Besterik gabe agur eta espero dut nire bloga gustatu izana.


10. saio praktikoa. Abenduaren 18

Aste hau, lau hilabeteko azkenengo 2 saioak dira. Ostiraleko ordutegi aldaketa dela eta, bi saio eduki beharrean ostegunekoa ordu erdi luzatuko dugu, eta horrela amaituko dugu kurtsoa. Honetan, aurretik egiteko geneuzkan bi ariketa aurrera eramen genituen, horien artean nire taldeak eginiko bat. Whatsappa eremu didaktiko batean erabiltzeko ideiak eman genizkien gure gelakideei. Beste talde batek, hot potatoes, batzuk sortu zituzten eta egiten saiatu ginen, nahiko zailak baziren ere. Geroago gimnasio txikira jaitsi ginen eta Alaitzen ppt bat ikusteko saiakuntza egin genuen. Yputubeko bideo bat erabili behar zuen honetarako, eta bideo ez zuen funtzionatzen, hau dela eta liburu baten zatitxo bat irakurri zigun eta horren inguruko hausnarketa egin genuen. Baita taldeko ebaluaketa bat egin genuen, eta honen ostean, agurra izan zen. Penarekin amaitu dut azkenean, zaila izan bada ere, azkenean blogaren funtzionamendua ulertu dudalako, eta nahi izan dugun edozein gauzari buruz hitz egiteko balio izan zaigulako. Besterik gabe, agur eta hurrengo baterarteeee!!!



jueves, 18 de diciembre de 2014

8. saio teorikoa, abaneduaren18

Gaurko saioan aurkezpen bakarra egon da, azkena. Talde honek bere sitesa aurkeztu du eta bideo bat jarri du non haien prozesua kurtso osoan zehar ikusi ahal izan da. Honen ostean Alaitzek bere aurkezpenarekin hasi da, honen helburua uste dut dela, gu konturatzea nola gauza berriak ikastea, esfortsu eta denbora handia ematea eskatzen duela. Agian hau izan da egon de arazoa, ikasle bezala ez geundela oso prest egiteko, baina nire ustez hau ez da izan arazo bakarra. Ikasturtean zehar, metodologia berritzaile bat erabiltzera gonbidatu gaitu irakasleak eta hau niri behintzat benetan zaila iruditu zait. Nola gai bat eman informazio iturri batzuk eta hortik sites, blog, scoop,it bat sortzea informazio hori partekatu eta zabaldu ahal izateko.
Azken egun bezala esan dezaket adoz nagoela erabilitako metodologiarekin baina kurtso hasieran azaltzeko modua pixkat aldatuko nukeela.

Beste barik sarrera teorikoetatik agurtzen naiz eta espero dut, urrengo batean, blogaren proiektu hau berrezkuratzea.

9. saiopraktikoa, abenduaren 11-12

Bi egun hauetan kurtso osoan zehar eginiko lanak aurkezteko momentua izan da.
Aurkezpenak oso desberdinak izan dira haien artean, azaltzeko lanak ere oso desberdinak zirelako, teknografiak, teorikoagoak ziren gaiak...
Nire taldeari egokitu zitzaion ostegunean aurkezpena egitea. Gure sitesa aurkestu genuen, baita beste hainbat hezkuntzarako baliabide teknologiko ere. Horretaz aparte klase osoarekin interakzionatzeko ariketa bat sortu genuen, watsappa hezkuntza eremu batean lekua badaukala ere erakusteko. Gure aurkezpena amaitu ondoren teknografiak etorri ziren, hauek bisualagoak ziren eta gainera gimnasioan izan ziren erakusketa hauek eta horrek nolabaiteko sentipen berriak sortu zituen guregan.
Ostiralean berriro ere aurkezpenak egon ziren ostegunenan bezala metodologia ugari erabili ziren baina azken finean, guztien helburua ikaskideekin kontaktua ibiltzea eta haien laguntzaz aurrera ateratzea izan zen.


8. saio praktikoa 27-28

Saio honetan gure sitesean buru belarri aritu ginen irakasgai honen denbora amaitzear dagoelako.  Hasieran desastre hutsa zela ematen zuena, itxura hartzen hasi da eta gure buruak konbentzitu genituen amaierako lana ikusita.
Aurkezpenean pentsatzen hasi genuen baita ere, aurkezpen sakona izan behar zelako ez bakarrik gure sitesa erakutsi.
Gure sites


Eskuragarri ipintzen dut hemen nire sites ikusi ahal dezazuen eta nahi izatekotan edozein komentario egiteko.
Taldeko aurrerapen kognitiboak ikusten hari dira gaur egun eta honek eragin du, guregan konfiantza edukitzea. Positibotasun honekin, huuuurrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrennnngorarrteeeeeeeeeeee!!


(Sitesaren argazki bat arazo teknikoak izan ditut eta inbestigatu ondoren ezin izan dut konpondu)

jueves, 11 de diciembre de 2014

7. saio teorikoa, abenduaren 11

Gaurko saio honetan, dokumentatzaileak haien aurkezpenak egin dituzte. Taldeek sitesaren bidez haien lan prozesua azaldu digute.  Alaitzek aurreratu du nola blogga ixteko sarrera berezi bat sortuko dugun.
Gure lankideen aurkezpenei ezker, hausnartu ahal izan dut gure prozesuaren inguruan eta baloratu ahal izan ditut, topatu ditugun arazoak eta gatazkak nola azkenean ebatzi ditugun.
Ondorio bezala taldeka sortutako Sitesa agertu da. Hasiera batean erronka oso handia geneukan aurrean, bertan zer jarri behar genuenaren inguruan ideiarik ez geneukalako, bat gaur egun esan dezaket, pozik nagoela emaitzarekin.
Suposatzen dut talde guztiak, bai dokumentatzaileak baita gai baten inguruan ibili garen taldeak oso harro sentitzen garela egin dugun lanarekin, beti hobetu ahal bada ere.