sábado, 29 de noviembre de 2014

Ikasleen harreta nola mantendu

Tiching bloga benetan interesagarria eta oso erabilgarria hezkuntzaren munduan dagoen blog bat da. Honetan, hainbat elkarrizketa, artikulo interesgarri eta antzekoak argitaratzen dituzte egunero. Sarrera honetan elkarrizketa horietako bat utziko dizuet irakur dezazuen, nire aburuz oso era erraz batean azaltzen du, zer sortu behar den ikasleengan haien harreta eta interesa pizteko.
"Si no consigues encender la bombilla del alumno estas perdido"horrela hasten da eta zuen esku dago jakitea nola amaitzen den.



jueves, 27 de noviembre de 2014

Hezkuntza ume baten ikuspuntutik

Bideo honen bitartez azaltzen da nolakoa den gaur egungo hezkuntza metodologia eta nola ikusten duen eta horren inguruan ume batek daukan iritzia. Benetan interesgarria da, hain txikia de ume batek zer nolako arrazoia daukan.
Nahi izanez gero, zuen komentarioak utzi ahal dituzue bideo honen inguruan, anima zaiteztee!!

6.saio teorikoa, azaroaren 27

Gaur klasean landu ditugun gaiak oso garrantzitsuak izan dira nire ustez, batez ere eskola 2.0
Eskola mota honetan guk lan egingo dugun eskola eredua da hain zuzen ere. Oraindik ere oso garatuta ez badago, bidean gaude. Eskola gutxi dira arbel digitalen bat edota ordenagailu gelaren bat ez dauzkatenak.  Programa berri batean lan egin dute; Pounton programa. Ahalik  eta azkarren jarriko naiz programa hau trasteatzen oso interesgarria iruditu zaidalako.
Azkenengo taldearen aurkezpena amaitzear zegoenean, galdera bat proposatu dute, klasean debatea sortzeko: Zein da hobeago, eskola tradizionala edo eskola 2.0?

Nire aburuz, biak dira egokiak, baina bakoitza garai baterako, gaur egun, urteak aurrera doazen ahala, eskola ere berriztatu behar da eta metodologia teknologiko berriak sartu behar dira, orduan niretzat gaur egun aproposena, eskola 2.0an gutxika gutxika sartzen joatea izango litzateke.

Aipatzekoa izan da baita, irakasleak drogak eta teknologiak konparatzeko hausnarketa zabaldu duen momentua, horren inguruan pentsatzen utzi nauelako



Bideo honetan agertzen da gaur egungo erronka, teknologia berriak eskolara sartu nahia, baina jakin eza.

5. saio teorikoa, azaroaren 20

Honetan klaseko beste kide batzuei tokatu zitzaien haien aurkezpenak egitea.
Aipatzekoa izan da nola talde hauetako batek, niretzat behintzat berria den metodologia bat erabili duen. Ohikoena bada, amaieran bideo informatibo bat jartzea, haiek bideo bat sortu eta  haien ahotsak atzetik jarri dituzte, azladu beharreko gaiaren berri emateko. Modu honetan lortu dute gure harreta osoa edukitza eta oso eramangarri eta ulergarri egitea. Nire taldearen lana dokumentatzailea izatea ez denez,  bitxikeri eta idei berriak jasotzen jarri dugu harreta gehiena, hain zuzen ere, gai guztiak interkonektatuta bait daude eta gure "sites"erako informazioa baliogarria izan daitekeelako.

jueves, 20 de noviembre de 2014

7. saio praktikoa azaroaren 20-21

Gaurko klasea nahiko desberdina izan da. Klasera sartu bezain pronto ikaskide batek ikasgaiaren inguruko komentario bat egin du eta klasean erritmoa aldatu egin da.

Arruntena izango litzateke sitesarekin jarraitzea, gure blogak aurrera ateratzea, baina ez da horrela izan. Alaitzek ere hizketaldian sartu eta debate bat hasi dugu. Ikasgaiaren nondik norakoa, honen helburuak, honen betebeharrak... Klaseko askok izan dira haien iritzia ematen dutenek eta azken finean, ez daukat argi zer ondorioztatu dugun.

Datorren astean ikusiko dugu, saioaren dinamika aldatu baden edo hasieran proposaturiko planarekin jarraitzen dugun.

Aguuuuuuur :D

sábado, 15 de noviembre de 2014

"Soy maestra y a vosotros os jode"

Artikulu honen izenburua nahiko gogorra da bai, baina behin artikulu osoa irakurrita argi geldituko da honen arrazoia. Benetan gonbidatzen dizuet artikulu hau irakurtzera niri behintzat, oso interesgarria iruditu zait. Elkarrizketan, agertzen dira irakaskuntzaren mundutik dagoen jende askok pentsatzen eta esaten dituzten esaldiak, eta horien erantzunean agertzen da andereñoa den emakume bat. 
Batez ere, niri harritu ninduen baieztapena hau izan zen: Ayer, alguien me dijo: "Qué suerte tienes, a las 4 ya has terminado tu jornada" Jendea irakasle baten lanari buruz pentsatzen duenean, ikasle baten ordutegia oinarritzen du bere lanaldi, baina hau bizi ondoren (praktikumean) argi esan dezaket hau gezur hutsa dela. Irakasleek bakarrik dakite saio baten atzetik dagoen lan eta prestakuntza handia.
Zure esku uzten dizuet elkarrizketa disfruta dezazuen.

"Soy maestra y a vosotros os jode"



viernes, 14 de noviembre de 2014

6. saio praktikoa azaroaren 13

Atzoko saio praktikoan, sitesarekin hasi ginen lanean. Egun kaotiko bat izan zen taldeko inork ez zekielako zelan funtzionatzen zuen.
Mila tutorial ikusi ondoren eta ordenagailuarekin borroka egin ondoren gure helburuak lortu genituen, argazki bat igotzea eta etiketa/orrialde berri bat sortzea sites barruan.
Adoztu genuen, nola orain taldea bitan bananduko dugun; eta bik, gai teorikoaren informazio bila harituko dira eta beste biak sitesen funtzionamendua ulertzen jarraituko dute. Guzti hau lasaitasunez hartzeko taldeko komunikazio ezinbestekoa da eta gure kasuan hau primeran doa. Biharko utziko dugu, delicious eta scoop.it-en erabilera gaurkoz nahiko arazo izan baititugu.

jueves, 13 de noviembre de 2014

4. saio teorikoa, azaroaren 13

Gaurko saio teorikoan aurkezpenak egin ditugu. Klaseko bost talde aurkeztu dituzte haien lanak, gure taldea bost hauen barne egon da.
Gure lanaren ideia nagusia, informazioaren gizartetik, komunikazioaren gizartera egon diren aldaketak izan dira.
Lortu ditugun ideia nagusiak hainbat izan dira baina guretzat garrantzitsuena izan dena hurrengoa izan da: gero eta informazio gehiago edukita, gure ezagutza gero eta gutxiago zabaltzen da.

Hiru testu eta bi bideo desberdinetan oinarritzen dira atera ditugu ideiak. Eskuragarri utziko dizkizuet link hauetan, nahi izatekotan irakurri ahal izateko:

Testuak:
Bideoak:


Hau izan da guk erabili dugun materiala espero dut zuen ikasketa pertsonalereko baliogarria izatea.
Ondo izaaan!!

sábado, 1 de noviembre de 2014

Klasean aipatu zen blog hau, XarxaTIC. Geroago behin etxean egonda, blog honetan sartu eta trasteatzen hasi nintzen. Hainbat artikulu interesgarri eta informazio ugari dagoela bertan uzte dut. 
Zehatzago badauka orrialde bat, "herramientas 2.0" deitzen dena eta bertan baliabide asko aurki daitezke mundu berri honetan abilagoak bihurtu ahal izateko. 
Gomendatzen dizuet hartara jotzea eta pixkat inbestigatzea !!